IBAIAk sustatutako Lau Haizetara dokumentalen koprodukzio foroan Ander Iriarte zinemagilearen El sonido del crack lana izan da irabazlea. Proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu gaur Iriartek Zurriolako butaka saioan. Bestetik, Joseba Errekaldek gaur banatuko dituzten Sebastiane sarien berri eman du. Robin Campilloren 120 battements par minute filma izan da garailea. Eta, bestetik, Sebastiane Latino saria Sebastian Lelioren Una mujer fantástica filmarentzat izan da.
Saio berea, David Arratibel zinemagileari egindako elkarrizketa bat eman dute. Arratibelek Converso dokumentala aurkeztu du Zinemira sailean, eta gaurtik aurrera Bilboko Multi eta Iruñeko Golem Yamaguchi aretoetan izango da ikusgai.
Sail Ofizialean lehian diren filmen errepasoa egin dute Argia-ko Gorka Bereziartuak eta BERRIAko kritikari Anjel Aldarondok.
Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak, berriz, Borja Cobeagaren Fe de etarras filmari buruz hitz egin du. Komedia hori Velodromoan emango dute gaur arratsaldean, eta Netflixen urriaren 12tik aurrera izango da ikusgai.