bertsolari Txapelketa Nagusia

Andoni Egañak dio "lekukoaren argazkian parte izatea ederra" litzatekeela

Txapeldunarekin egindako elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk, eta aurrerapena ikus daiteke BerriaTBn. Igandean izango da finala, eta Egañak bere bosgarren txapela irabazteko aukera du.

2009ko abenduaren 9a
14:34
Entzun
Andoni Egañak (Zarautz, 48 urte) Bertsolari Txapelketa Nagusiko bere bosgarren txapela irabazteko aukera izango du igande honetan Barakaldon -BECen-, eta "poztuko" litzatekeela agertu dio BERRIAri, baina bestela ere bai. "Lau txapel edo bost, niri berdin zait. Bosgarrena lortuko banu, bale, pozik, baina lagun batek irabazten badu -eta gerta liteke, oso erraz, gainera-, oraindik eta gusturago". 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean erdietsi zuen Egañak Txapelketa Nagusia irabaztea. Igandean "lekukoaren argazkian parte izatea ederra" litzatekeela aitortu du.

Beñat Zamalloa BERRIAko kolaboratzaileak txapelduna elkarrizketatu du finalaren aurretik. Bihar argitaratuko da elkarrizketa BERRIAn eta ordutik ikusgai egongo da BerriaTBn. Aurrerapena da hau.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea hazten ari delako ere kontent da Egaña, baina dio kontua ez dela "hazteagatik haztea". Elkarteak, adibidez, txapelketa honetan ere lurraldetasuna aintzat hartu duela azpimarratu du bertsolariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.