Andra Mari abesbatza EOSekin ariko da gaur
MUSIKA. EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Andra Mari abesbatzak elkarrekin interpretatuko dute gaur Franz Schuberten 5. meza. Donostian izango da saioa, Kursaalean, eta Andres Orozco-Estradak zuzenduko ditu. Horretaz gain, Camille Saint Saensen 3. sinfonia organuarekin pieza ere interpretatuko dute. Astelehenean Iruñean emango dute saioa; asteartean, Gasteizen, eta asteazkenean, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu