Ane Labakak irabazi du bertsolari gazteen 40. Osinalde saria

Endika Igarzabalek jaso du entzuleen saria, eta Odei Barrosori eman dio epaimahaiak bertsorik onenarena

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ane Labaka lasartearrak irabazi du bertsolari gazteen 40. Osinalde saria.Finala joan den larunbatean jokatu z en, Gabirian (Gipuzkoa), eta, Labakaz gain, Odei Barroso, Nekane Zinkunegi, Adur Gorostidi, Endika Igarzabal eta Arrate Illaro aritu ziren kantuan. 160 lagun inguru bildu ziren bertsoak entzutera, eta Endika Igarzabal gabiriarrari eman zioten entzuleen saria. Bertsorik onenaren saria, berriz, Odei Barrosori ematea erabaki zuen epaimahaiak.

'Bertsoak 2010' kalean

Lankuk eta Bertsoa.com-ek Bertsoak 2010 bertso antologia plazaratu dute DVD formatuan. 24 bertsoaldi biltzen ditu —DVD bikoitza da—, «kalitatearen eta formatu, errealitate eta parte hartzaile aniztasunaren» arabera aukeratuak. Amets Arzallus zazpi bertsoalditan agertzen da, eta Maialen Lujanbio bostetan. Beste hainbaten bertsoaldiak ere bildu dituzte 2010. urteko antologia horretan: Unai Iturriaga, Jon Maia, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jone Uria, Uxue Alberdi, Beñat Ugartetxea, Julio Soto, Unai Muñoa, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso, Miren Amuriza, Joanes Etxeberria eta Arkaitz Estiballes. Hamabi euroan eros daiteke www.lanku.com-en eta liburu dendetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.