Ang Leek 'Life of Pi' filma aurkeztuko du New Yorken

2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
ZINEMA. Ang Lee zinema zuzendari taiwandarraren Life of Pi3Dko filmarekin jarriko da abian New Yorkeko zinema jaialdiaren 50. ekitaldia, irailaren 28an. New Yorkeko jaialdira itzultzea pozgarria zaiola adierazi du Leek. The Ice Storm (1997) eta Wo hu cang long / Crouching Tiger Hidden Dragon (2000) filmak, arrakasta handikoak biak, jaialdi horretan aurkeztu zituen. Yann Martel idazlearen izenburu bereko nobela ezaguna hartu du oinarritzat Ang Leek Life of Pi filmatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.