Literatura
Angel Lertxundiren 'Konpainia noblean' liburua aurkeztu dute
Angel Lertxundik idatzi eta Alberdaniarekin argitaratu duen =iKonpainia noblean=i liburua aurkeztu dute gaur Koldo Izagirrek eta Lertxundik. Lertxundik berak "narrazio" liburu bezala definitu du, esan duenez, ez da ez nobela, ez ipuin liburua... narrazioak dira. Liburuan, ahozko euskal tradizioko pertsonaietan oinarritutako istorio berriak bildu ditu Lertxundik. Pertsonai horien artean daude Mateo Txistu, Txerren, Josemielen Batela, Andre Madalen...
Izagirrek honela definitu du Lertxundiren liburua: "Gure historia asmatzen saiatzen ari garen honetan, alegia, ez bat eta ez bi, denok monarkiko bihurtu garen honetan —eta ez naiz Espainiako printzearen ezkontzaz ari—, Erdi Aroko erregeei monumetuak eraikitzen dizkiegun honetan, gure intxixu modernoen historian murgiltzeko proposamena dakar Anjel Lertxundik. Zientzia berri bat asmatu du literaturaren bitartez, nik dakidala behintzat ez antropologia, ez arkeologia, ez hiztegigintza, ez herri jakintzaz arduratu ez diren gure bizitza sozialaren elementu berezi bat isolatu du. Zein da mineral berri hau? Izenak, izen propioak. Anjel Lertxundik onomastikologia asmatu du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu