Kirmen Uribe poetaren eta Quique Gonzalez kantariaren Egun euritsuen ostean kontzertu-errezitaldiarekin jarriko da abian bihar, osteguna, 20:00etan, Bilboko Bidebarrieta kulturgunean, Bilbaopoesia jaialdiaren aurtengo ekitaldia, hamahirugarrena. Animalia poesia lema nagusia harturik, aurtengo Bilbaopoesiak animaliek poesian duten itzalari, presentziari eta zereginarierreparatuko die bereziki jaialdiak.
Etzi, ostiralarekin, leku berean Gabriel Aresti omenduko du jaialdiak, haren hainbat poemaren irakurraldiarekin, guztiak animalien presentziaz hornituak. Ander Lipus eta Miren Gaztañagak irakurriko dituzte poemak, Xabi Strubellek gitarrarekin laguntzen dituelarik. Javier Rojo literatur kritikariak aurkeztuko du ekitaldia.
Urriaren 17an, astelehenenarekin, Bob Holman, Harkaitz Canoeta Jacques Roubaud poeten arteko topaketa eskainiko du Bilbaopoesiak. Asteazkenean, urriaren 19an, Jose Corredor-Matheos, Felipe Benitez Reyes eta Jose Fernandez de la Sota poetekin egingo da topaketa. Ostegunean, urriaren 20an, Olvido Garcia Valdes, Valerie Mejer et Ernesto Garcia Lopezen txanda izango da. Urriaren 21an, larunbatarekin, Poesia katalanaren 50 urte saioa eskainiko du jaialdiak, Zurgai aldizkariarekin elkarlanean antolatua. Saio horretan Teresa Pascual eta Joan Margarit poetek hartuko dute parte. Saio horiek ere Bidebarrietan egingo dira.
Jaialdia Luis Eduardo Aute poeta eta kantariaren Poemigas errezitaldi intimista eta pertsonalarekin amaituko da, leku berean. Poemak errezitatzeko dituen dohainak erakutsiko ditu Autek, berak egindako marrazki bizidunak ematearekin batera. Saio horretarako sarrerak 6 euro balio du eta sarrerak salgai daude.
Horretaz guztiaz gain, dantza, musika eta poesia batzen dituzten emanaldiak ere izango dira Bilbon Bilbaopoesiak irauten duen bitartean.
Animaliek poesian duten itzalari erreparatuko dio Bilbaopoesiak
Kirmen Uribe eta Quique Sanchezen 'Egun euritsuen ostean' saioarekin hasiko da, bihar, poesia jaialdia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu