literatura

Anjel Lertxundirentzat bigarrenez Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena

'Zoaz infernura, laztana' eleberriarekin eskuratu du aurtengo literatur aipamena. 2002.urtean, berriz, 'Zorion perfektua' obrarekin eskuratu zuen saria Lertxundik. Sari hori bigarren aldiz irabazi duen lehen idazlea da.

2009ko apirilaren 29a
16:12
Entzun
Anjel Lertxundik (Orio, Gipuzkoa; 1948) Zoaz infernura, laztana eleberriarekin 2008ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena jaso du.

Bigarren aldiz eskuratu du Lertxundik Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena eta horrela sari hori bigarren aldiz irabazi duen lehen idazlean bihurtu da. 2002.urtean Zorion perfektua obrarekin eskuratu zuen lehenengoz saria.

2008ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipameneko saritua hautatzeko prozesuan 81 euskal irakurlek hartu dute parte, guztiak 111 Akademiako kideak.

Besteak beste, Joan Mari Irigoienen Bestea da mundua, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, Jon Martinen Ero, Fernando Morilloren Suminaren estrategia izan dira irakurleek gehien bozkatu dituzten eleberriak, baina azkenean Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana eleberria izan da garailea, hamasei puntuko aldearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.