Literatura. Pasarte hautatua. Anton Txekhov

'Anna lepoan'

2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Ezkon-elizkizunaren ondoren ez zen mokadu arin bat ere izan; ezkonberriak kopako bana hartu, arropak aldatu eta geltokira joan ziren. Ezteietako irrada alaia eta afariaren ordez, musika eta dantzaren ordez, berrehun verstatako erromesbidea izango zen (...).

Lagundu zituzten ezkonberriak. Lankide eta ahaideen ostea edalontziak eskuetan zituztela itxaroten zegoen trena noiz abiatuko «gora ezkonberriak!» oihuka hasteko, eta Piotr Leontitx (...) leihatilara tentetzen zen bere edalontziarekin eta erreguka esaten zuen:

-Anyuta! Anya! Anya, hitz bat bakarrik!

Anyak burua makurtu zuen leihatilatik berarengana eta hark zerbait xuxurlatu zion (...)

IPUINA

Itzultzailea: Xabier Mendigure Bereziartu.

Jatorrizko hizkuntza:Errusiera.

Argitalpena: Txekhoven ipuinen bilduma bat argitaratu zuen Mendiguren Bereziartuk Ibaizabalekin, 1990ean.

Azalpena: 1904ko uztailaren 15ean hil zen idazle eta antzerkigile errusiarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.