Anthony Minghella zinema zuzendaria hil da

9 Oscar jaso zituen =iThe english patient=i da haren filmik ezagunena.

2008ko martxoaren 18a
15:09
Entzun
Anthony Minghella (Wight uhartea, 1954) zinema zuzendari eta gidoilari ingelesa hil egin da.

Telebistan aritu ondoren, 90eko hamarkadaren erdi aldera hasi zen Minghella zinemarako filmak egiten, baina 1996ean egin zen mundu osoan ezagun The englis patient (Gaixo ingelesa) lanarekin. Film horrek 9 Oscar jaso zituen, besteak beste, Minghellak berak jaso zuen zuzendari onenarena. The talentede Mr. Ripley (1999) eta Cold Mountain (2003) lanekin arrakasta handia erdietsi zuen berriro.

Erresuma Batuko Zinema Institutuko presidentea zen, etaThe No 1 Ladies Detective Agency sailaren kapitulu bat zuzendu berri zuen telebistarako. Aste Santuan eman behar du lehen aldiz BBCk.

Honakoa da Minghellaren filmografia:

Truly, Madly, Deeply, 1990.

Mr. Wonderful, 1993.

The English Patient, 1996. Oscarretarako 12 izendapen; 9 jaso zituen.

The Talented Mr. Ripley, 1999. Oscarretarako 5 izendapen.

Play,2000.

Cold Mountain, 2003. Oscarretarako 7 izendapen; bat jaso zuen.

Breaking and Entering, 2006.

The Ninth Life of Louis Drax, 2008.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.