Antonio Aldama margolariaren Orozko en el punto de mira olio pinturen erakusketa ikus daiteke egunotan, irailaren 9a bitarte, Orozkoko Museoan (Bizkaia). Orozkoko paisaiak erakusten dituzten berrogei margolanek osatzen dute erakusketa, herriko auzo eta gune nagusietan sortuak denak: Ibarra, Anuntzibai, Jauregia, Zaloa, Bengoetxeako errota, Unibasasoko baserriak, San Bartolome, San Juan…
Euskal Herriko paisaia margolarien artean, garrantzitsuenetakoa da Antonio Aldama, Jose Maria Arenzana historia katedradunaren iritziz. «Artista gutxi dira Aldama bezain arretatsuak Euskal Herriko paisaiarekin», Arenzanaren ustez.
Antonio Aldama margolariaren erakusketa bat zabaldu dute Orozkon
Herriko auzo eta gune nagusietan lan eginez, berrogei paisaia pintatu ditu artistak olioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu