Antonio Lopez margolaria ez da bihar Iruñean izango
ARTEA. Eri dago Antonio Lopez margolari madrildarra, eta ezingo da bihar Iruñean izan. Honoris causadoktore izendatu behar zuen Nafarroako Unibertsitateak. Gaixotasuna dela eta, ordea, ekitaldian ezingo duela parterik hartu azaldu du artistak. Atseden hartzea eta bidaia luzerik ez egiteko gomendioa egin diote medikuek. Bideo bat bidali du, halere, artistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu