Antton Ezeiza omenduko du Euskadiko Filmategiak

2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
ZINEMA. Antton Ezeiza zinemagilea omenduko du Euskadiko Filmategiak. Horretarako, haren bi lan emango ditu etzi, Donostian, Antzoki Zaharrean. A través de San Sebastián film laburra eta Felicidades, Tovarich filma doan emango ditu. Lehenengoa Ezeizaren lehen film laburra izan zen, eta Elias Kerejetarekin batera zuzendu zuen. Felicidades, Tovarich, aldiz, Ezeizak zuzendutako azken filma izan zen, 1995ean. Hilaren 15ean hil zen Ezeiza, gaixotasun larri baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.