Antton Ezeizaren 'Ikuskak' filmak mintzagai Bilbon
ZINEMA. Antton Ezeiza zuzendariaren Ikuskak saileko film dokumentalak mintzagai izango dituzte gaur 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Frankoren diktaduran isildutako ahotsei leku emateko, 1976. urtean jarri zen abian Ikuskafilm bilduma. Horrekin, Euskal zinemagintzaren oinarriak jarri zituzten hainbat zuzendarik. Maialen Belokik hartuko du parte; zuzendariaren inguruko doktoretza tesia du egina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu