Antzerki, zirku, dantza, musika eta akrobazia emanaldiak, Kaldearten

Gasteizko kaleetan egingo da ekainaren 8tik 10era; aurrekontua ia erdira jaitsi da iazkoarekin alderatuta

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Kaldearte kaleko ikuskizunen jaialdiaren zazpigarren aldia egingo da Gasteizen, ekainaren 8a eta 10a bitartean. Antzerki, zirko, musika, akrobazia eta dantza emanaldiak izango dira; guztira, 42. Iazko aldiaren aurrekontuarekin alderatuta (148.000 euro), aurtengoa ia erdira jaitsi da: 75.000 euro. Emanaldi kopurua ere, hortaz, ia erdiraino jaitsi da. «Gaur egungo garaiotan, jaialdiak bere nortasunari eutsi dio», esan zuen Encina Serrano Gasteizko kultura zinegotziak.

Guztira, 26 konpainiak parte hartuko dute jaialdian. Frantziako Luc Amoros dantza konpainia entzutetsuak emango dio hasiera. Berritasun gisa, aurten Gasteizko Probintzia plazan ere egingo dira ikuskizunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.