kultura

Antzerkia bultzatzeko Zubi proiektua sortu dute antzoki batzuek

Urtean lan bat sarituko dute; irabazleak diru laguntza jasoko du, eta antzoki bat erabili ahal izango du lana prestatzeko. Luhuso, Donazaharre, Durango, Leioa, Zornotza, Elorrio eta Aulesti dira egitasmoaren sortzaileak.

2012ko ekainaren 20a
15:51
Entzun

Euskal Herriko zenbait antzoki eta aretok euskal antzerkia bultzatzeko Zubi proiektua aurkeztu dute gaur, Durangon, San Agustin kulturgunean. Urtean lan bat sarituko dute, diru laguntza bat emanda ekoizpenarako lagungarri izateko, eta saritutako taldeak antzoki bat erabili ahal izango du lana prestatzeko. Lehen diru laguntza irabazteko izen ematea irailaren 14an bukatuko da.

Luhusoko Harri Xuri-Karrikako Arteen Fabrika, Donazaharreko herri antzokia, Durangoko San Agustin, Leioako Kultur Leioa, Zornotzako Amets antzokia, Elorrioko Arriola aretoa eta Aulestiko artedramen euskal laborategia dira egitasmoaren sortzaileak.

Saritutako lanak euskarazkoak edo testurik gabekoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.