Antzerkia dagokion lekuan jartzeko asmoz, liburu bat osatu du EHUk

Gernikako Estatutua sinatu zenetik gaurdainoko hamasei antzerki lani aztertu dituzte hainbat adituk

Jon Kortazar, Enkarni Genua eta Karlos del Olmo, liburu berria eskuetan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
EHUk Euskal Literatura saileko beste liburua bat aurkeztu du, Egungo euskal antzerkiaren historia izenburuarekin. Bertan, antzerki alorreko hainbat adituk saiakerak idatzi dituzte Gernikako Estatua ezarri ostean egin diren antzerki lanei buruz, hautatutako hamasei lan azterturik.

Hain zuzen, 70eko hamarkada amaierako bi lan, 80ko beste bi, 90eko hiru eta joan den hamarkadako zortzi hautatu dituzte. Bildumako ale horrekin, 1.500 orrialde baino gehiago argitaratu dira orain arte EHUren Euskal Literatura sailean. Liburua osatzeko, besteak beste, Aizpea Goenaga aktore ezagunaren lan bat aztertu dute, Lurdes Iriondo Ez Dok Amairu taldeko kidearen obra bat, Enkarni Genua txotxongilolariaren beste bat eta Xabier Mendiguren idazlearen gidoi bat.

Karlos del Olmok, ale honen zuzendariak, hasiera-hasieratik garbi laga nahi izan du «literatura dramatiko modernoaren historia» dela, ez euskal antzerkigintzaren ibilbide historikoa. Jon Kortazar EHUren Euskal Literatura sailaren zuzendaria eta Enkarni Genua aktorea ere bat datoz literatura dramatikoa eta antzerkigintza bereizteko orduan: «Idazten diren obretariko oso gutxi taularatzen dira». Arrazoi ezberdinak agertudituzte gertakari hau arrazoitzeko. «Ez da bereziki euskal literaturgintzan ematen den kontu bat, beste leku batzuetan eregertatzen da. Argitaletxeek ez dute negoziorik ikusten gisa honetako lanak argitaratzean, eta oso gaitza da gero lanak taulara iristea».

Prekarietatea ez da berria

Beste kultura minorizatuetan ematen den egoeraren parekotzat edo hobetzat jo dute euskal produkzio dramatikoarenegoera, izan dezakeen publiko kopuruari erreparatuz behinik behin.

Gernikako Estatutua sinatu eta gero, euskal kulturgintzako hainbat arlotan gorakada nabaria jo zen. Ez zen ordea hau izan antzerkigintzaren kasua. «Garai batean Euskal Antzerki Konpainia Nazionala eratuko zela ere ematen zuen», gogorarazi nahi izan du del Olmok, baina hasierako indar eta egitasmo asko ezerezean geratu izanaz kexu agertu da. «Poetek poetentzat idazten dute, baina norentzat ari dira dramaturgoak?», galdetu du. Ezbada idatzizko produkzioa antzezteko erabiltzen, bi aldeen artean tarte izugarria zabaltzen dela adierazi du. Enkarni Genuak ere kezka agertu du: «Ez da Euskal Herriko errealitatea islatu lan askotan. Badirudi Peter Panen herrialdean bizi izan garela, gatazkarik gabe, sexu jazarpenik gabe...».

Egileek espero dute hausnarketa hauek liburu batean biltzeak etorkizunean euskal antzerkigintza aztertzeko oinarri zientifiko sakonak ezarriko dituela; «mugarri» izatea nahi dute argitaratutako lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.