KULTURA

Antzerkia, Etxarri Aranatzen sorreraren 700. urteurrena ospatzeko

Etxarri Aranatzen sorrera antzeztu zuten atzo, Nafarroako herri hori sortu zela 700 urte bete direla ospatzeko. Bertsoak dira nagusi antzerkian; orotara, 50 bertso eta kopla. Den-dena etxarrieraz. [Youtube]http://youtu.be/7Pt-zl1-niI[/Youtube]

2012ko urriaren 6a
13:12
Entzun

Antzezlana 11 agerralditan dago banatuta. Agerraldi bakoitzaren hasieran bardo bat azaldu zen eszenan. Hark, koplak kantatuz, agerraldi bakoitzaren muina adierazi zuen, “oso era trinkoan bada ere”. Baina bardoaren eta antzezleen jardunarekin batera, bideo irudiak ere tartekatu ziren emanaldian.

Jose Luis Erdoziak idatzi du herri-antzerkia, eta Guaixe aldizkariari jakinarazi dionez, “agerraldi horietan islatu nahi izan da zein egoeratan sortu zen gure herria, herri euskalduna 700 urte horietan guztietan, eta apustu eta konpromisoa ere ageri da bertan, izenburuak azpimarratzen duen moduan”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.