kultura

Antzerkiaren Egunaren harira, askotariko ekitaldiak izango dira gaur

Bilbon nazioarteko adierazpenaren irakurketa egin dute eguerdian, Arriaga plazan. Bideoa: antzerkiaren nazioarteko eguneko mezua. [YouTube]http://youtu.be/ewxi-QU1CsY[/YouTube]

2013ko martxoaren 27a
16:55
Entzun

Antzerkiaren Mundu Eguna ospatzeko egingo den ekitaldian, Huts Teatroa antzerki konpainiak Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostia Antzerki saria jaso eta saria irabazi duen ikuskizuna emango du gaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokian: Publikoari gorroto.

Bilbon, berriz, hiru ekintza daude programatuta Antzerkiaren Mundu Egunaren harira: nazioarteko adierazpenaren irakurketa egin dute eguerdian, Arriaga plazan; Galder Perez eta Lander Otaolaren Vamos a contar mentiras toda la vida komediaren estreinaldia, gaur, 20:00etan, Pabiloi 6 agertokian; eta bi antzerki talderen arteko inprobisazio lehia, bihar, 20:00etan, leku berean.

Antzerkiaren Mundu Egunaren aurtengo ekitaldiko testua Dario Fo antzerkigileak idatzi du. Euskarazko itzulpena Iñaki Iñurrietak egin du; Armiarma.com literatura atarian irakur daiteke.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.