Irudia. Bilbo
Antzerkiaren jaia
Antzerki ikuskizunekin ospatu zuten atzo Antzerkiaren Nazioarteko Eguna Bilbon. Eguerdian, Hortzmuga Teatroko kide bik Santiago plazatik Arriaga plazara eraman zuten aurtengo manifestua triziklo erraldoietan igota. Arriaga antzokiko balkoian trapezio batetik zintzilik topatu zuten Maider Yabar Buruz Behera taldeko kidea, eta hari eman zioten manifestua irakur zezan. John Malkovich aktore estatubatuarrak idatzi du aurtengo testua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu