Antzoki Zaharreko korridorean aizkora eskuetan duela ageri da Manuela Velles aktorea aurtengo kartelean. Iaz ezin izan zen Donostian izan Secuestrados bera protagonista zen filma eman zutenean. «Deitu zidatenean begiak itxita eman nuen baiezkoa». Kartelean pelikulako bahitzaileez mendekatzeko aukera izango zuela esan zioten, eta «munduko energia guztiarekin» etorri zela azaldu zuen, umoretsu, eta eskerrak eman zituen emandako aukeragatik.
Caótica Ana (2007) eta Camino (2008) filmetako protagonistarekin batera, Antzoki Zaharra da karteleko beste protagonista, jaialdiko gune nagusia; «jaialdiaren funtsezko txokoa», Beltranen hitzetan.
Antzoki Zaharra eta Manuela Velles dira karteleko protagonistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu