kultura

Apirilaren 21ean estreinatuko dute 'Gazta zati bat' dokumentala

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian emango dute erabaki eskubidearen aldeko lana. Nazioen Munduak ekoiztu du eta Jon Maia bertsolariak zuzendu.

2012ko apirilaren 12a
18:00
Entzun

Donostiako X. Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko dute Gazta zati bat-A piece of cheese dokumentala, hilaren 21ean. Nazioen Mundua Gipuzkoako Goierriko herri ekimenak ekoiztu du lana, erabakitze eskubidearen alde, eta Jon Maia bertsolariak zuzendu du.

"Hasiera batean munduan bere gaztagatik ezaguna den Idiazabal bezalako herri txiki batean kokatutako istorioa kontatzen hasi behar zuenak, Euskal Herriaren aldaketa historikoa bildu du azkenean", dio Nazioen Munduak. 

Hilaren 20an hasiko da Giza Eskubideen Zinemaldia, Mathieu Kassovitzen L'ordre et la morale filmarekin. Beste 30en bat lan emango dituzte hilaren 27ra artean Viktoria Eugenian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.