Apirilean estreinatuko du Armendarizek film berria
ZINEMA. Iaz egin zituen grabaketa lanak,, Iruñean, eta orain apirilaren bukaera aldera estreinatuko du Montxo Armendarizek film berria, No me hagas daño. Sexu gehiegikeriak jasan dituen neskato baten istorioa kontatzen du. Haurren aurkako sexu abusuen inguruko jardunaldiak egin zituzten atzo Iruñean, eta hor filmaren hainbat zati aurkeztu zituen zinemagileak. Gizarteak jakin behar duen errealitate bat dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu