Arabako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzari buruzko ikastaroak eta bertso emanaldiak antolatzeari ekin dio Araba Bertsozale ekimenaren barruan, Arabako bertsolaritzari bultzada emateko asmoz. Ikastaroak Ozeta, Araia, Añana, Zigoitia, Errioxa, Aiaraldea eta Mendialdean egingo dituzte, urritik abendura arte.
Larunbat arratsean bi bertso ekitaldi izango dira, Araba Bertsozale ekimenaren barruan: batetik, Elosuko jaietan bertso saioa egingo dute Manex Agirrek, Iñaki Viñasprek eta Elyem Chejek; bestetik, Urizaharran balkoitik balkoira ariko dira bertsotan Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Irati Anda.
Araba Bertsozale ekimenak saioak eta ikastaroak antolatu ditu
Ozeta, Errioxa, Añana, Zigoitia, Aiaraldea, Araia eta Mendialdean izango dira ikastaroak, urri, azaro eta abenduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu