artea

Arabako museoetarako sarrera kobratuko du aldundiak

Arte Eder museoan, Bibat museoan, Natur Zientzien museoan eta Arma museoan ordaindu beharko dela jakinarazi du Javier de Andres ahaldun nagusiak. Udaberrian kobratzen hasiko direla aurreikusi dute.

2012ko otsailaren 28a
13:49
Entzun

Arabako Foru Aldundiak hitzartu du bere gain dauden museoetarako sarrera kobratzea. Arte Eder museoan, Bibat erakustokian, Natur Zientzien museoan eta Arma museoan ordaindu beharko da.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak gaur jakinarazi du erabakia, eta argitu du finantzaketa horrek ez duela konponduko museo horien "finantzaketa arazoa". Hala ere, nabarmendu du kobratzeak "garrantzia" emateko balioko duela.

Oraindik ez dute neurri jartzeko datarik zehaztu, baina udaberritik aurrera martxan jartzea aurreikusi dute. Banakako sarrera 3 eurokoa izan da, taldeentzat bi euroko kostua izango du laguneko eta euro bat 65 urtetik gorakoentzat, langabeentzat eta 12 eta 18 urte arteko gazteentzat. 12 urtez azpikoentzat doakoa izango da, baita bisitari guztientzat hilabete bakoitzeko lehen larunbatean.
OrainLa Diputación ha considerado adecuado implicar a la población en


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.