1
«Euskara batuak izan zuen sortze liskartsua kontuan izanda, kasik mirarizkoa iruditzen zait gaur egungo onarpen maila. Gutxitan erakutsi du gure gizarteak horrelako zerbait: milaka eta milaka lagun Euskaltzaindiaren esanetara, arauak ikasten, arauak betetzen».
2
«Iruditzen zait han eta hemen sendotzen ari dela euskara batuaren ordez zokokeriarik zokokoenak erabiltzeko joera. Baina, oro har, euskara batua 1982. urtean hasi zen bere izenondoa galtzen: hortik aurrera, euskara zen eta kito. Beraz, euskara batuaren erronkak euskararenak dira, ez beste».