Zinema. Estreinaldiak

Arcade Fire eta Blondie Bilbon ariko dira uztailean

Beady Eye, TV on the Radio eta Ken Zazpik BBK Live jaialdian joko dute, eta Judas Priest BECen izango da

Arcade Fire taldea. - / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
The Suburbs lanagatik urteko diskorik onenaren Grammy saria eskuratu berri du Arcade Firek. Montrealgo taldea zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango da Bilbon, kontzertua emango baitu uztailaren 13an Guggenheim museoaren kanpoaldean,7.000 lagunen aurrean. Kontzerturako sarrerak martxoaren 3an jarriko dituzte salgai, eta Last Tour promotoreak laster emango dute salneurrien berri.

Handik egun gutxira, uztailaren 31n, oso bestelako talde bat ariko da Bizkaian: Judas Priest. Berrogei urteko ibilbidearen ostean, agur esateko egiten ari den Epitaph Tour biraren barruan, Barakaldoko Bizkaia Arenan joko du Erresuma Batuko heavy talde mitikoak. Luxuzko bi gonbidatu izango ditu: Motorhead eta Saxon. Sarrerak gaur jarriko dira salgai.

Bestalde, uztailaren 7tik 9ra bitarte Kobetamendin ariko diren beste lau talderen izenak jakinarazi dituzte BBK Live jaialdiko antolatzaileek: 70eko hamarkadan sortutako Blondie talde estatubatuarra; Oasis taldeko kide ohi Liam Gallagherrek sortutako Beady Eye; TV on the Radio New Yorkeko boskotea; eta Ken Zazpi talde bizkaitarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.