Argilagos atxilo hartzeko agindu du Fiskaltzak
BALENTZIAGA AUZIA. Gipuzkoako Fiskaltzak Julian Argilagos arkitekto kubatarra atxilotzeko nazioarteko agindua eman du. Balentziaga auzia-ren baitan deklarazioa hartzeko deitu dute birritan, eta ez da behin ere azaldu. Idazki bat bidali zuen ondoren, osasun arazoak direla medio AEBetan deklaratzeko prest dagoela esanez. Fiskaltzak ez du onartu eta atxilotzeko nazioartekoagindua eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu