Musika. Argitaratu berriak

Argitaratu berriak.

JULEN AZPITARTE, JON ESKISABEL, MIKEL LIZARRALDE
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
WILLIS DRUMMOND

'ISTANTEAK'

Bidehuts

Geldi egoten ez dakien talde zazpikia da Iparraldekoa. Oholtzan, gainera, onena eskaintzen daki izerditan blai. Laugarren disko honetan ohiko bi ardatzak jorratzen ditu: batetik, 70eko hamarkadako hard-rocka (Araua (gurea) eta Begi); eta bestetik, post-hardcorea, batez ere Dischord eskolakoa, Ez da dudarik eta Istanteak kasu. Lehenengoak Fugaziren kalkoa ematen du eta bigarrena, aldiz, Lungfishen mantra hipnotikoetan murgiltzen da. Ahotsetan, bestalde, ahalegin bikaina egiten du taldeak. Nabarmentzekoa da Ramon M. Zabalegiren diseinua.

MARK OLSON

'MANY COLORED KITE'

Rykodisc

Victoria Williamsengandik bereizteak on egin zion Mark Olsoni alderdi artistikotik, harreman haren hausturatik sortu baitzen Salvation Blues, The Jayhawkseko kide ohiaren bakarkako lanik biribilena. Mark Olson ezberdin bat aurkitzen dugu Many Colored Kite-n, hala hitzetan, argitsuagoak (naturari eta maitasunari abesten die, unerik latzenak atzean utzi dituenaren ilusio berrituaz), nola doinuetan (60ko hamarkadako folk britainiarretik gertu dago; Vashti Bunyan dago kolaboratzaileen artean). Bihar Bilboko Cotton Club aretoan aurkeztuko du.

KURT VILE

'SMOKE RING FOR MY HALO'

Matador

The War On Drugs taldeko lanetik aparte, Kurt Vilek intereseko ibilbidea egin du, rockaren, folkaren eta psikodeliaren artean. Smoke Ring For My Halo-n atmosferaz beteriko kantuak bildu ditu, gehienbat akustikoak, bainaintentsitatea transmititzen dutenak. Profil lasaiagoko Mark Lanegan bat ematen dubatzuetan, baina gitarra jotzeko fingerpicking teknikak eta arpegioek folkarekiko zaletasuna ere erakusten dute. Lastima disko osoak ez duela Baby Arms eta Jesus Fever-en —honek Felt taldearena ematen du— hunkitzeko gaitasuna. Interesgarria nolanahi ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.