AXEL KRYGIER
'PESEBRE'
CRAMMED DISC
Argentinarra saltseroederra da. Pentsa, gai izan da bere ibilbidean tangoak eta calypsoak uztartzeko pieza bakarrean. Umorea behintzat ez dute faltan, ezta ukitu surrealistak ere, bakarkako bere lau diskoek. Pesebre honetan Nortec Colectiveko mexikarrak ardatz hartu dituela dirudi, batez ere soinu txikia agertzen denean eta country elektronikotik hurbil koka daitezkeen esparruetara hurbiltzen denean. Nahasketarako gaitasun hori, akats edo bertute izanda, Krygierren ezaugarri nagusia da, elektronikaren erabilera irudimentsuarekin batera. Azken honetan fin ibili da, eta bere lanik sendoena eskaintzeko gai izan da.ANDONI TOLOSA
HERBIE HANCOCK
'IMAGINE'
HANCOCK / SONY
Urte batzuk eman ditu piano jotzaile amerikarrak honako disko hau grabatzen munduan zehar. Beraz, jazz estiloak amore ematen die pop, soul eta world music estiloei, hainbat eta hainbat tradizio hamar kantu hauetan bildu nahi balitu bezala. Kantuak sobera ezagutzen ditugu -izenburuko Lennonen Imagine, Peter Gabrielen Don't Give up, Dylanen The Times They Are a Changin', Juanesen La tierra...). Ideia ez da txarra, baina partaide, giro eta aire gehiegi daude 66 minutu hauetan argazki argia ateratzeko unean. Primeran dago partaideen zerrenda irakurtzea, baina zaila da gero bakoitza identifikatzea.JOSEBA MARTIN
CEE LO GREEN
'THE LADY KILLER'
ELEKTRA RECORDS
XXI. mendeko soulman-a da Cee Lo. Gnarls Barkley talde arrakastatsuan egin zen ezagun haren ahotsa, Crazy kantu arrakastatsuari esker. Orain, bakarrik, bere bidea egiten dakiela erakutsi digu. Eta nola, gainera. Old Fashioned kantuan Marvin Gaye-ren rola egiten du, Solomon Burkerena I Want You abestian, eta bere buruarena Fuck Youezagunean. Sharon Jones, Eli Paperboy Reed, Alice Russell, Laura Vane, Duffy, Amy Winehouse eta gisakoen ligan sar dezakegu dagoeneko. Beraien artean oso ezberdinak badira ere, mezu berdina defendatzen dute. Handia.ARKAITZ VILLAR
MUSIKA.
Argitaratu berriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu