Diseinua

Argitasuna, soiltasuna eta komunikazioa, denboratik at

Massimo Vignelli diseinatzailearen omenezko erakusketa zabaldu dute Donostiako Okendo kultur etxean.

Massimo Vignelli.
Juan Luis Zabala
2015eko otsailaren 19a
17:09
Entzun

Argitasuna, soiltasuna eta komunikazioa izan zituen beti ardatz Massimo Vignelli diseinatzaileak (Milan, 1931-New York, 2014), eta ezaugarri horien bidez denboraren higadurari aurre egiteko gaitasuna izan duten askotariko lanak sortu zituen: afixak, seinaleak, planoak, altzariak… New Yorkeko metroko planoa, adibidez, 1972an egina; egun ere erabiltzen jarraitzen da eta mundo osoko metro askotan imitatu dute sortu zenetik. Vignelliren omenezko erakusketa dago ikusgai egunotan, apirilaren 18ra arte, Donostiako Gros auzoko Okendo kultur etxean, Husmee estudio grafikoak antolatutakoa Euskal Herriko nahiz kanpoko 33 estudiok Vignelliren omenez egindako kartelak enkargatuz eta bilduz. Horiez gain, Vignellik egindako hainbat zirriborro eta jatorrizko pieza ikusteko aukera ere eskaintzen du erakusketak; baita disenu eskola batek egindako pieza bat ere.

“Atenporaltasuna lortuko bada, gauzen esentzia bilatu beharko da, ez itxura”, idatzi zuen Vignellik. “Itxura iragankorra da; itxura moda da; itxura joera da. Baina esentzia atenporala da”. Horregatik jarri diote Timeless izenburua erakusketari.

Erakusketa aurkezterakoan, Massimo Vignelliren emazte Lella Vignelli zenak (Udine, Italia, 1957-New York, 2014) izandako garrantzia nabarmendu dute Husmee estudioko bi ordezkarik, Ernesto Arnaezek eta Alain Villastrigok. “Askotan erabakiak bien artean hartzen zituztela diote, eta ez dagoela argi noren iritziak izaten zuen pisu handiagoa”, adierazi du Villastrigok. Nolanahi ere, aitortu dute erakusketan Lella Vignellik izandako garrantzi hori ez dagoela behar bezala islatua erakusketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.