Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' nagusitu da Azpeitiko saioan

Lasarte-Orian jokatuko da bihar txapelketako hirugarren final-zortzirena.

Arkaitz Oiartzabal, gaurko saioan. BERTSOZALE ELKARTEA
Berria
2015eko irailaren 26a
20:34
Entzun

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu da arratsaldean Azpeitian. Arkaitz Oiartzabalek irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da final laurdenetarako. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 340 bertsozale elkartu da Soreasuko antzokian.

Txapelketak bihar izango du segida. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin. Arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da leihatila.

Horrela gelditu da gaurko sailkapena:

Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa:  439,5
Nerea Elustondo Plazaola:  432
Nahikari Gabilondo Mendizabal:  426,5
Ander Lizarralde Jimeno:  425,5
Unai Mendizabal Jauregia:  424
Amaia Iturriotz Etxaniz:  421

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.