Soiltasunaren beharra azpimarratu zuten orain bi urte Iruñean, Nazioarteko I Arkitektura eta Gizartea Kongresuan, eta elkartasuna da aurtengoaren ardatza. Luis Fernandez-Galiano kon- gresuaren zuzendariak onartu zuen baduela hautaketa horrek azkenaldiko arkitekturaren gehiegikerien aurkako kritika inplizitu bat. Desenkusatu egin zen gero. «Beti egon dira, ordea, konpromiso handiko ibilbidea izan duten sortzaileak». Hain zuzen ere, horregatik gonbidatu zituzten atzo Anna Heringer eta Galiano Benitez Iruñean hizlari aritzera.
Eraikina hartzen duen komunitatearekin eskuz esku aritu dira beti biak lanean. Paraguain Benitez eta Bangladeshen Heringer. Benitezek azaldu zuen krisiarekin beren lanak orain arte izan duen baino oihartzun handiagoa hartu duela. Irudimenaren beharra aipatu zuen Heringerrek, baita gizartearekiko maitasunarena ere. «Arkitekturak ez du soilik gizarte bat islatzen; eraiki egiten du. Horregatik da hain garrantzitsua elkarlana».
Arkitekturaren gehiegikerien bazterrean aritu direnen ahotsa
Arkitekturaren eta gizartearen arteko lotura nabarmendu dute Solano Benitezek eta Anna Heringerrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu