Metrokoadroka kolektiboak bihar estreinatuko du Arra. Arraroa anztezlana, Donostiako Guardaetxean, 19:00etan. Antzezlanak Donostia Kulturak plazaratutako Poltsikoko Antzerkiaren Sorkuntza beka jaso du aurten. Iaz, Artezblai argitaletxeak kaleratu zuen, Herio heroi antzezlanarekin batera. Oier Guillan eta Iñigo Ortegaren proiektu hori Arantxa Hirigoien eta Maialen Fauthouxen Tripakiak lanarekin batera saritu zuten. Egitasmo bakoitzak 1.500 euroko laguntza jaso du.
Oier Guillanek idatzi du testua, eta Iñigo Ortega da aktorea. Gizontasunaren gaia jorratzen du obrak, generoaren gaia gutxitan jorratzen den ikuspuntu batetik. «Generoaren gaia askotan landu izan da emakumearen ikuspegitik, edo baita homosexualitatearen ikuspegitik ere, baina gizonaren ikuspegitik, zentzu hertsi batean, ez hainbeste agian», Guillanek sariaren berri izatean adierazi zuenez. «Zer aurreiritzirekin hezten gaituzten, zer espero den zutaz, zer presio jasaten dugun bai txikitan eta bai helduaroan... Genero bortizkeriaren gaia ere agertzen da».
Hurrengo ostegunean, abenduaren 1ean, Donostian emango dute lana, Doka antzokian.
'Arra. Arraroa' antzezlana estreinatuko dute bihar Donostian
Poltsikoko Antzerki Sorkuntzaren beka jaso du aurten, eta Artezblai argitaletxeak plazaratu zuen iaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu