Arkeologia

Arrasateko Lezetxiki aztarnategiko indusketa oso emankorra izan da aurten

Hemeretzigarren urtea da lanean ari direla, eta animalien hezurrak, su eta janari aztarnak eta harrizko tresneriak aurkitu dituzte. Bideoa: Lezetxiki kobako indusketa (Monika del Valle, Argazki Press). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2151/[/berriatb]

Ilargi Agirre.
2014ko uztailaren 17a
08:16
Entzun

Aztarna guztiak 160.000 eta 200.000 urte artekoak dira, Behe Paleolitokoak, EHUko irakasle, Aranzadiko kide eta indusketen zuzendari Alvaro Agirrezabalagak azaldu duenez. Gizaki prehistorikoak ehizatutako animalienak dira horietako batzuk. Hainbat arrazoirengatik iritsi dira ondorio horretara. "Hezurrak erreta eta hezur luzeak pitzatuta azaldu dira hezur muinak ateratzeko. Hezur muinek koipe handia zuten, eta elikagai garrantzitsua zen haientzat". Horrez gain, Deningeri espezieko artzen aztarnak ere aurkitu dituzte. Tresnen artean suharriak, kuartzoarekin egindakoak eta kuartzitarekin egindakoak daude. Arrakalailu bat ere aurkitu dute. "Hezurrak eta egurrak pitzatzeko erabiltzen zuten".

Indusketa lanak gero eta barrualderago egiten ari dira, eta horrek bilatutako aztarnak askoz ere hobeto kontserbatuago egotea dakar. «Haitzuloa izan da beti eremu hori. Euririk ez zuen egiten, eta, ondorioz, materia arkeologiko eta sedimentuak ez ziren garbitzen», adierazi du Agirrezabalagak, goizean aztarnategian antolatutako bisitan. Oraindik lanean jarraitzeko material asko dagoela esan du zuzendariak. Bi urterako lana gutxienez kalkulatzen du.

Leizetxikin aurkitu zuen, 1964an, Joxe Migel Barandiaranek orain arteko Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrena; emakume baten humeroa. Euskal Kultur Ondarearen legeak ez du haitzuloa babesten, eta urte hauetan guztietan eskaera hori egin dute hainbat sektorek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.