Bihar hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen artean izango den lehiarekin, Igorreko Lasarte aretoan. Bizkaiko beste bost taldek ere parte hartuko dute sariketan: Ipar Uribek, Durangaldeak, Enkarterrik eta Lea-Artibaik. Azken horrek irabazi zuen iaz sariketa, eta, ondorioz, finalaurrekoetara igaroko da zuzenean.
Gainerako sei taldeek jokatuko dituzte kanporaketak. Bigarren saioa hilaren 29an izango da, etaIpar Uribek eta Durangaldeak neurtuko dituzte indarrak, Derioko Txorierri institutuan. Hilaren 30ean Enkaterri eta Busturialdea ariko dira aurrez aurre, Zallako institutuan.
Apirilarekin batera iritsiko dira finalaurreak. Hala, biharko kanporaketan gailentzen den taldeak Lea-Artibairen aurka jardun beharko du apirilaren 5ean, Markinako Lea-Artibai ikastetxean. Eta Derion eta Zallan irabazle irtendako taldeek euren artean lehiatu beharko dute. Gailentzen denak jokatuko du finala, Markinako irabazlearekin. Bilboko Kafe Antzokian izango da finala, apirilaren 14an. Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe izango dira epaileak.
Arratia eta Bilboaldea taldeek abiatuko dute BBK Sariketa
Zazpi eskualdetako bertsolari gazteek parte hartuko dute, eta Bilbon izango da finala, apirilaren 14an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu