Arrieta: «Txinako egonaldiak leiho bat dira euskal artistentzat»

Aurten bi sortzailek baino ez dute Pekinen lan egiteko laguntza jasoko Goazen Txinara! proiektuaren bidez

Ainhoa Sarasola.
Donostia
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Herriko artisten eta Txinaren arteko «zubia» izan nahi du Goazen Txinara! proiektuak. Sortzaileei beren lanak Pekinen garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematen die Judas Arrietak (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971), bere estudioan bi hilabeteko egonaldiak egiteko aukera emanda. Denbora laburra bada ere, Arrietak argi dauka artistentzat egonaldi horiek «leiho bat irekitzeko» direla. Parte hartzeko deialdia zabalik dago atzotik, eta martxoaren 20ra arte dute artistek beren proiektuak aurkezteko.

Pekinen garatu nahi zituzten 84 proiektu aurkeztu zituzten iaz hainbat artistak —40 izan ziren 2009an—, eta lau aukeratu zituen epaimahaiak: Isabel Herguera, Juan Aizpitarte, Aitor Lajarin eta Iñigo Salaberria izan ziren Arrietaren estudioan. Animaziozko film labur bat sortzen aritu zen Herguera; Pekingo kaleetako grafitiak aztertzen eta argazkietan jasotzen Aizpitarte; Txinako hiriburuko herritarren egunerokoa agertzeko hainbat bideo lantzen Salaberria; eta pinturak, eskulturak, bideoak eta instalazioak ontzen, Lanjarin. Lau artisten lanak katalogo batean bildu dituzte.

Aurtengo deialdian bi artistak izango dute egonaldia egiteko aukera. Iaz bezala, artearen esparruko aditu txinatarrek osatuko dute epaimahaia, eta apirilaren amaieran aukeratuko dituzte bi proiektuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.