«Pozik eta harrituta» agertu zen Jimmy Gimferrer, Jose Maria de Orberen Aita filmean egindako lanarengatik argazki onenaren saria irabazi duelako. «Uste dut arriskua hartuz egindako lan baten ondorio dela sari hau», adierazi zuen.
Aita filmak Astigarragako (Gipuzkoa) Murgiatarren jauregia du kokaleku bakartzat. Etxea bera filmeko «pertsonaia» dela esan daiteke. «Etxe fantastikoa da», Gimferrerren ustez. « Ezaugarri erromantiko nabarmenak ditu. Filmatzerakoan, naturalismotik ahalik eta hurbilen iristen saiatu naiz. Kamerak ez du begiak bezala hartzen irudia, baina argiztapen lan guztiaren asmoa izan da nik etxean egotean sentitzen nuen huraxe sentiaraztea, ahal zen neurrian». De Orbek egin nahi zuena egiteko «askatasun osoa» eman zion Gimferrerri. «Ez da dugu ika-mikarik izan».
Albert Serraren El cant dels ocells filmean egin zuen aurretik argazkilari lana Jimmy Gimferrer.Aita filmean landu ditu estreinakoz zinemarako barnealdeko irudiak.
DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA
«Arriskua hartuz egindako lanak» eman dio saria Jimmy Gimferrer argazkilariari
'Aita' filmeko etxeko irudiak lantzerakoan, bera bertan zegoenean sentitzen zuena sentiarazten saiatu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu