artea

'Art Brut, Sormena eta eldarnioa' erakusketa ireki dute Kursaalen

2006ko abenduaren 20a
19:43
Entzun
Art Brut, Sormena eta eldarnioa erakusketa ireki dute gaur Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan, eta otsailaren 27ra arte egongo da hura ikusteko aukera. Jean Dubuffetek (1901-1985) 40ko hamarkadan asmatutako terminoa da Art Brut. Artearen alor ofizialetik kanpo sortutako artelanak izendatzeko erabili zuen. Art Brut joeraren barruan sartzen direnak gaixo psikologikoak dira, gerra presoak, naturaz gaindiko munduarekin lotura dutenak... Baina hori guztiaren gainetik artistak dira.

Hamabi artistaren obrek betetzen dute Kursaaleko Kubo aretoa. Aloise Corbaz (Suitza, 1886-1964), Carlo Zinelli (Italia, 1916-1974), Madge Gill (Ingalaterra, 1882-1961), Laure Pigeon (Frantzia, 1882-1965) eta Adolf Wolfi (Alemania, 1864-1930) zendutakoen lanak daude alde batetik, Art Brut joeraren historikotzat jotzen diren egileak. Oraindik bizirik dauden beste sei egile gehiagoren sormenak ere ikus daitezke. Curzio di Giovanni (Italia, 1957), Hoser Hofer (Austria, 1945), Kunizo Matsumoto (Japonia, 1962), Nek Chand (Pakistan, 1924), Reinhold Metz (Alemania, 1942), Eugenio Santoro (Italia, 1920) eta Paul Amar (Frantzia, 1919) dira egile horiek; azkenak Donostiako erakusketan azaldu zuen atzo bere lanaren funtsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.