kultura

Arte Eszenikoen goi mailako eskola egiteko lanak bertan behera gelditu dira

2012an ireki behar zituen ateak Eszenikak, baina dagoeneko etenda zeuden lanak. EHAAn argitaratu dute espedientean atzera egin dela eta lanak egiteko kontratazioak indarrik gabe utzi dituztela.

mikel lizarralde
2013ko otsailaren 13a
18:36
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izendatu zutenean agertu zuen Isabel Zelaak eskola martxan jartzeko asmoa, eta 2010ean proiektuaren aurkezpena egin zuten, Bilbon. Eraikina prestatzeko lanak 2011ren hasierako hilabeteetan hastekoak ziren, baina Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak errekurtsoa aurkeztu zuen, zentroa eraikitzeko kontratazioak salbuespenezko izaeran oinarrituta presaz egin zituelako Jaurlaritzak. 

Iragarkiak dio atzera egin dela "Bilboko Eszenika Goi Mailako Arte Irakaskuntza Eszenikoen Zentroaren eraikuntzarako oinarrizko proiektuan, exekuzio proiektuan, jarduera proiektuan, dagokion obra burutzeko proiektuan eta obra gauzatzeko kontratazio espedientean".

Abenduan, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren aldeko plataformak agerraldia egin zuen ikastetxearen beharraren berri emateko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.