Antzerkia

Arte eszenikoen mugak gainditzeko prest dator aurten dFeria

Martxoaren 10etik 14ra bitarte 23 obra eskainiko dituzte, horietatik 18 estreinaldiak

'Manta' ikuskizuna, dFerian, 2011n.
Ane Urrutikoetxea.
2014ko otsailaren 11
17:14
Entzun

Aurtengo dFeriak arte diziplinen arteko mugekin jolastea du helburu. Martxoaren 10etik 13ra bitartean, azokak 23 obra eskainiko ditu Donostian, eta horietatik 18 erabateko estreinaldiak izango dira. Guztira 26 konpainiak parte hartuko dute aurtengo azokan, horietatik %53 Euskal Herrikoak.14 antzezlan eta 10 dantzaldi eskainiko dituzte, eta gainontzeko bi ikuskizunetan mota askotako diziplinen nahasketa eskainiko dute. Honakoak dira emanaldi nabarmenenak: Parasite Kolektiboa taldearen Hautsa, Bramant Teatreren Casa de muñecas, Morfeo Teatroren La escuela de los vicios, Tanttaka Antzerkiaren Zazpi aldiz elur, Teatro Paraísoren Erpurutxo eta Aukeran dantza taldearen Geltokia.

Horrekin batera, dFeriak inprobisazioari lekua eskainiko dio. Euskal Aktoreen Batasunaren eskutik, elkar ezagutzen ez duten aktore eta zuzendarien artean hamabi ordu izango dituzte inprobisatutako antzezlana prestatzeko. Emanaldi hau euskara hutsean izango da. 

Norka Chiapuso dFeriako zuzendariak azaldu duenez, aurten ere sarrerak merkeago eskainiko dituzte salmentaren lehen egunetan. Hala, otsailaren 16a baino lehen, sarrera orokorrak 6 eurotan salduko dituzte, balio dutenaren erdia, hain zuzen ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.