Arte Bizia Euskadiko Zuzeneko Arteen Plataformako kideak Donostian, Bilbon eta Gasteizen elkartu dira gaur, sektoreak bizi duen "egoera larria" salatzeko. Dantzaren, antzerkiaren eta musikaren arloko profesionalek elkarrekin lan egitea erabaki dute.
ADDE (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), EAB (Euskal Aktoreen Batasuna), ESKENA (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartua) eta EUPREL (Euskal Promotoreen Elkartea) osatzen dute plataforma.
Erakundeei eskatu diete gutxienez aurrekontuaren %0,7 zuzeneko ikuskizunak programatzera bideratzeko. Udalen, aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketa eskatu dute.