ARTEA. Lourdes Fernandez Arcoko zuzendari berria

Otsailaren 9tik 13ra izango da Madrilgo arte azoka, eta haren ondoren hartuko du kargua donostiarrak

Erredakzioa
2005eko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Lourdes Fernandez donostiarra izendatu dute Madrilgo Arco Arte Garaikideko Nazioarteko Azokako zuzendari. Fernandezek Rosina Gomez Baeza ordezkatuko du azokaren zuzendaritzan, 2006ko ekitaldiaren ondoren. Datorren urteko otsailaren 9tik 13ra egingo dute arte garaikideko Madrilgo azoka, eta Austria izango herrialde gonbidatua. 2006ko azokan, gainera, Arcoren 25. urtemuga ospatuko dute.

Fernandez Donostiako DV galeriako arduradun izan zen hamar urtez, 1994tik 2003ra bitartean, eta joan den urtean Donostian egindako Manifestaarte garaikideko biurteko europarra zuzendu zuen. Ordutik hona Vocento komunikazio taldearen ABC arte bildumaren etorkizunerako estrategia abian jartzeaz arduratu da Fernandez.

Arcoko zuzendari berria Bartzelonako Unibertsitateko Artearen Historiako lizentziaduna da, eta DV galeriako zuzendari lanetan hasi baino lehen Madrilgo Marlborough galerian aritu zen lanean, zuzendariaren ondoko gisa. Arcorekin aurretik ere izan du harremana Fernandezek, 2000ko eta 2001eko ekitaldietako antolatzaile batzordekoa izan baitzen.

Jose Maria Alvarez ManzanoIfema Madrilgo Azokaren zuzendaritzak adierazi duenez,zuzendari berriaren izendapenarekin «Arcoren garapena hemendik aurrera ere bikaina izango da».



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.