Arteando azokak 7.000 bisitari jaso ditu Ficoban
ARTEA. Arteando arte garaikidearen azokaren lehen aldiak «aurreikuspenak bete» ditu, antolatzaileen arabera. Irungo Ficoban bildutako 250 obrak 7.000 lagunek ikusi dituzte azokak iraun duen bost egunetan. Antolatzaileak «gustura» geratu dira, «jendearen jarrera ona» eta «salmenta adierazgarriak» direla eta. Datozen urteetan azokarekin jarraitu eta berau indartzeko asmoa azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu