Artelanak erre ditu zenbait egilek, protesta gisa
ARTEA. Bederatzi artistak beren artelanak erre zituzten atzo Berlingo Tacheles arte etxean, aurrekontuen murrizketen eta talde ekonomiko boteretsuek egindako mehatxuen aurrean protesta egiteko. 1989az geroztik jatorri eta joera askotako ehun artista ingururen bizileku da Tacheles. Etxea «arte garaikide independentea sortu, eta erakusteko gune gisa» defenditzen ahalegintzen ari dira egungo bizilagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu