KULTUR AZPIEGITURAK

Arteleku-Santa Teresako koordinatzaile artistikoa izango da Xabier Gantzarain

Epaimahaiaren arabera, bere egitasmoa da "ederkien egokitzen zaiona Arteleku berrian abian jarri nahi den helburu eta kudeatzeko ereduari".

Xabier Gantzarain, hizlari gisa. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
Berria
2014ko uztailaren 4a
11:14
Entzun

Adelina Moyak, Txomin Badiola, Peio Agirrek eta Idoia Zabaletak osatutako aholkulari taldeak Xabier Gantzarainen proiektua aukeratu du Artelekuren koordinazio artistikorako. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzak egindako deialdi publikoaren oinarrietan argitzen zen zentro berriak arte sistemaren barruan bete behar duen funtzioa: eskola esperimental baten lana alegia; hau da, praxi artistikotik abiatutako prestakuntza. Horrela, Santa Teresako egoitzan garatuko den proiektuak Artelekuk sorreran oinarri izan zituen ezaugarriak berreskuratu eta zutabe bihurtuko ditu.

Azkeneko hilabeteetan Donostiako Txomin-Enea auzoko eraikinetik Santa Teresa komentura eraman dituzte Artelekuko material guztiak eta ekainaren erdialdetik martxan da bertan arte fabrika.

Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) Arte Ederretan lizentziatua da eta arte kritika lanetan ibilia da, besteak beste Egunkaria-n eta Berria-n. Horretaz gain, bi liburu ditu argitaratuak: Van Gogh, bihotzean eguzkia (2002, Txalaparta) eta Epelde, mende baten soinua (2004, Trikitixa Elkartea).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.