Artetaren hiru margo ezezagun erakutsi ditu Bilboko Windsor galeriak

Horietako bi ez dituzte sekula jendaurrean jarri, eta bestea 'Euzkadi' aldizkariarentzat egindako iragarkia da

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Bilboko Windsor Kulturgintza galeriak Aurelio Artetaren hiru margolan hartu ditu bere bilduman. Orain arte gutxitan erakutsitako obrak dira, galeriak nabarmendu duenez. Esaterako, Los layadores izenekoa 1910. urtekoa da, eta ez dute sekula erakutsi. Beste obra bat, Irakurri-Léase Euzkadi (1912), Euzkadi aldizkariaren enkarguz egin zuen Artetak, iragarki gisa erabiltzeko. Hirugarren artelana Parisen margotu zuen, 1903. urtean, eta hori ere ez dute sekula erakutsi.

Hiru koadroak apirilaren 14a bitartean egongo dira ikusgai Windsor galerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.