Artea

Artistaren garai guztiak

Rafael Ruiz Balerdi margolariaren erakusketa antologikoa ikusgai izango da Donostiako Kubo-Kutxa aretoan, irailaren 24ra bitarte. 98 obra bildu dituzte, eta artistaren ibilbidea pausoz pauso jarraitzeko moduan atondu dute bilduma.

Artistaren 98 lan daude ikusgai, tartean, 'Lorategi handia'. JUAN HERRERO / EFE
Ainhoa Sarasola.
2017ko ekainaren 8a
16:39
Entzun

Balerdi (1934-1992) izenburupean, Rafael Ruiz Balerdi margolari donostiarraren obraren erakusketa antologikoa zabalduko dute gaur iluntzean Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Orotara, 98 obra bildu dituzte aretoan, artistaren ibilbide emankorraren lekuko direnak: olio-pinturak, marrazkiak eta bere klarion ezagunak daude tartean, baita film esperimental bat ere. Pausoz pauso, bere ibilbide artistikoko garai ezberdinak aztertzeko aukera ematen du bildumak: lehen lan geometrikoetatik abstrakzio lirikora, handik informalismoko lehen obretara eta forma kristalizatuetara, klarionetatik olio pinturarako itzulerara, eta azken urteetako obra askeagoetarako ibilbidea egingo du bisitariak. Javier Viar Ollokik, aurten arte Bilboko Arte Ederren museoko zuzendari izandakoak egin ditu komisario lanak. Hain zuzen, lanen erdiak museoak utzi ditu erakusketarako.

Erakusketa irailaren 24ra bitarte izango da ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.