Gasteizko Artium arte garaikideko museoak 93.428 bisitari izan zituen 2011an, 2010ean baino %7 gutxiago, Daniel Castillejo museoko zuzendariak jakinarazi duenez. Krisi ekonomiko orokorrak eragin zuzena izan du jaitsiera horretan, Castillejoren iritziz,eta aurrera begira sare sozialetako presentzia indartzeko eta bonoa bultzatzeko asmoa dute arduradunek, museoko bisitarien kopuruak behera egiten jarrai ez dezan.
Apirilaren 26an hamar urte beteko dira Artium zabaldu zenetik, eta egun berean 75 urte beteko dira Gernikaren bonbardatu zutenetik. Bi urteurrenak gogoan, Pablo Picassoren Gernika-ri buruzkoegitasmoa jarriko du abian Artiumek, Dora Maar-ek margolan horren sortze prozesuan egindako argazkietan oinarrituta. Egitasmoan parte hartuko duten artisten artean Jose Ramon Amondarain dago.
Artiumek 93.000 bisitari izan zituen iaz, 2010ean baino %7 gutxiago
Pablo Picassoren 'Gernika'-ren sorrerari buruzko egitasmo batekin ospatuko du 10. urteurrena, apirilean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu