Urte berriarekin batera iritsi dira aspaldi agertokietatik kanpo dauden bi talderen itzuleraren iragarpenak. Alde batetik, Asgarth taldeak baieztatu du 13 urteko etenari amaiera emango diola 2020an eta kontzertuak emango dituela berriz. Iragarpen ofizialik ez badago ere, ziurtzat ematen da Sexty Sexers taldearen itzulera ere. MMXX idatzita duen irudia zabaldu du Berako (Nafarroa) taldeak Facebooken, eta askok itzuleraren berri ematen duen mezutzat ulertu dute.
(jarraitu irakurtzen, Badok.eus-en).